Mundua -

Koronabirusa

Koronabirusa Wuhanen sortu zutela erakusten duten "froga handiak" dituela dio AEBk

Mike Pompeo Estatu idazkariak egindako baieztapenak kontraesanean daude bere herrialdeko Inteligentzia Nazionalak aurretik azaldutakoarekin, hark birusaren jatorri artifiziala baztertzen baitzuen.

Material genetikoa duten laborategi-hodiak. Argazkia: EFE
Material genetikoa duten laborategi-hodiak
Material genetikoa duten laborategi-hodiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak igande honetan adierazi duenez, koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zutela erakusten duen "froga kopuru handia" dauka AEBko Gobernuak. Txinako Gobernuak, ordez, akusazio hori errefusatu du.

Koronabirusa "Wuhango laborategi horretatik atera zela frogatzen duten froga kopuru handia dago", adierazi du Pompeok ABC News telebista-kateari eskainitako elkarrizketan.

Aste honetan, AEBko inteligentzia agentziek esan dute hipotesi horrekin oraindik lanean dabiltzala eta oraindik ez direla ondorio batera iritsi.

"Aditu handienek uste dute koronabirusa gizakiak sortu zuela", esan du Pompeok. Ideia hori, ordea, AEBko Inteligentzia Bulegoaren zuzendari nagusiak errefusatu zuen ostegun honetan argitaratutako ohar batean. Hona hemen Inteligentzia Bulegoak Twitterren argitaratu zuen adierazpena:

Kazetariak hori gogoratu dionean, Pompeok bere burua zuzendu du, esanez bera "ados" dagoela horrekin, eta daukala "zuzena dela ez pentsatzeko arrazoirik".

Dena dela, Atzerri Gaietarako arduradunak azaldu du ez daukatela argi koronabirusa nahita ala nahigabe askatu zuten.

"Laborategietarako sarrera blokeatzen jarraitzen du Txinako Alderdi Komunistak, benetan gertatutako jakin ahal izateko", gaineratu du.

Koronabirusaren ustezko jatorri artifizialari buruzko teoriei buruz gehiago jakiteko hau ere interesgarria izan dakizuke: Ez dago koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zela dioen frogarik

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo/eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa