Mundua -
Pukkelpop jaialdia
5 lagun hil eta 60 zauritu dira antzeztoki bat erori ostean, Belgikan
Gutxienez bi antzeztoki, pantaila erraldoiak, material teknikoa eta zuhaitz asko erori dira.
Erredakzioa
Gutxienez bost pertsona hil eta hirurogei bat zauritu dira Belgikako Pukkelpop musika jaialdian, ekaitz gogor batek hainbat instalazio bota ostean, larrialdi zerbitzuek esan dutenez.
Hasierako informazioen arabera, gutxienez bi antzeztoki, pantaila erraldoiak, material teknikoa eta zuhaitz asko erori dira haizea eta euriarengatik.
Pukkelpop jaialdia Belgikako udako hitzordu musikal handiena da eta gaur 60.000 eta 65.000 pertsona inguru joan behar ziren. "Ez dago sarrerarik" kartela jarri zuten, baina gaur gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.
Aurreko urtean ere zoritxarreko gertaera jazo zen. Ou est le Swimming Pool taldeko abeslariak bere buruaz beste egin zuen eta teknikari bat hil zen.