Mundua -

Goizean

6,8 graduko lurrikara izan da Fukushimako kostaldean, Japonian

Momentuz, tokiko hedabideek ez dute kalte pertsonalen ez materialen berririk eman. Onagawa eta Fukushimako zentralak martxoko lurrikaratik geldi daude eta ez dute kalterik jasan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,8 graduko neurria izan duen lurrikara gertatu da Japoniako ipar-ekialdean, GMT 05:36ean. Hasiera batean tsunami alerta ezarri dute Fukushima eta Miyago eskualdeetako kostaldean, baina ordu batzuk igarota, alerta bertan behera utzi dute.

Iragan martxoaren 11n, eskualde horrek lurrikara eta tsunami bat jasan zituen Fukushima-1 zentraleko krisi nuklearra sortuz.

Oraingo honetan, TEPCO Tokioko Konpainia Elektrikoak Fukushimako zentraleko erreaktoreetan kalterik egon ez dela jakinarazi du.

Japoniako telebistaren arabera, Onagawa eta Fukushima Daini zentralek ez dute kalterik izan. Biak geldi daude martxoaren 11ko lurrikaraz geroztik.

Kashiwazaki-Kariwa zentraleko erreaktoreak, Niigatiko probintzian, ipar-ekialdean, lanean jarraitzen dute inolako arazorik gabe.

Momentuz, tokiko hedabideek ez dute kalte materialik ez pertsonalik aipatu.

Abiadura handiko trenaren zerbitzua tarte batean eten egin dute minutu batzuetan, Tokio eta Aomori (iparraldean) artekoa, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea