Mundua -

Norvegian

Breivik lau aste gehiago egongo da isolatuta

Bere abokatuak, Geir Lippek, esan duenez, bezeroa saminki kexatu da kartzelatze "aspergarri eta monotonoak" baldintza "gogorrak" dituelako. Larunbatean bizirik atera zirenak Utoya bisitatuko dute.

Anders Breivik (Argazkia: EFE)
Anders Breivik (Argazkia: EFE)
Anders Breivik (Argazkia: EFE)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Breivik, aurreko hilabetean Norvegian izandako erasoen ustezko egilea, lau aste gehiago egongo da isolatuta, Osloko auzitegiak ostiral honetan epaitu duen arabera.

Gorteak Breiviken konfinamendu berezia luzatzea (hurrengo astelehenean bukatzen zen) erabaki du; poliziek akusatuari itaunketak errazago egiteko eskakizunaren erantzuna da. Akusatuak Utoya irlako sarraskia (69 pertsona hil ziren) eta aurretik Oslon bonba-auto batekin egindako atentatua (8 lagun hil ziren) egin zituela aitortu zuen.

Breiviken abokatuak, Geir Lippek, esan duenez, bere bezeroa samiki kexatu da kartzelatzearen balditza "gogorrengatik". Abokatuaren hitzetan, akusatuak adierazi duenez, kartzelatzea "aspergarria eta monotonoa da, tortura sadiko bat bezala".

Utoyara bisita

Bihar, larunbata, tiroketatik bizirik atera zirenen talde batek Utoya bisitatuko du. Gehienak Laboristen alderdiaren kanpamentuetara joan ziren gazteak dira. Bihar ere hildakoen familiekin bilera bat egingo dute eta Osloko Gobernuaren eraikinera bisita egingo dute elkarrekin; bertan bonba batek eztanda egin zuen eta 8 pertsona hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea