Mundua -

Liskarrak amaitu dira

Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute Gazan

Hamasek Palestinako ia fakzio guztiek adostutako su-etena iragarri zuen igandean, nahiz eta jaurtigaiek eta bonbardaketek asteleheneko egunsentian ere jarraitu duten.

Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute Gazan. Argazkia: EFE
Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute Gazan. Argazkia: EFE
Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute Gazan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas milizia palestinarrak eta Israelek dagoeneko indarrean dagoen su-etena adostu dute Gazako zerrendan, negoziazioan parte hartu duen iturri ofizial batek esan duenez. Iragarpenaren berri astelehen goizean eman dute, abuztuaren 22an, igande arratsaldean Hamasek Gazan duen bozeramaile batek, Taher A-Nunuk, Palestinako ia fakzio guztiek adostutako akordio bat iragarri ondoren. Israelek ere errespetatzea zen baldintza bakarra su-etena indarrean sartzeko. Erasoek bots egun iraun dute.

Atzoko iragarpenak, dena den, ez da nahikoa izan Gazaren eta Israelen arteko liskarrak gelditzeko igandetik astelehenerako gauean. 16 jaurtigai bota dituzte Gazatik Israelen aurka, eta, bitartean, Israelgo armadak Zerrendako iparraldea bonbardatu du, suzirien jaurtitzaileen kontrako operazio batean. Erasoek ez dute biktimarik eragin; liskarretako bosgarren eguna zen, eta, azkenean, erasoen ondorioz hamabost palestinar hil dira, hiru adingabe barne, eta israeldar bat.

Tentsioa handia izan da azken ostegunetik hona; egun horretan, Israelgo hegoaldean atentatu batzuk izan ziren, eta, horien eraginez, zortzi lagun hil ziren, horietako sei zibil, eta Israelen erantzuna Palestinako lider batzuk hiltzea izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea