Mundua -

AEBak

Pentagonoa eta Etxe Zuria jendez hustu dituzte lurrikara baten ondoren

John F. Kennedy eta Newark New Yorkeko nazioarteko aireportuetako kontrol-dorreak ere ebakuatu dituzte. Dena den, normaltasunera itzuli dira dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara izan da AEBetako kostaldean, eta Washington hiriburuari eragin dio gehienbat, baina New Yorken ere antzeman dela jakinarazi dute, baita Ekialdeko kostaldeko beste hainbat hiritan ere.

Richter eskalan 5,8ko indarra izan du lurrikarak, eta Washingtonen Pentagonoa, Etxe Zuria eta Kapitolioa jendez hustea eragin du. 20 eta 30 segundu arteko iraupena izan du lurrikarak, eta orain arte ez dago biktima edo kalteen berririk.

Aireportu handienetan, New Yorkeko John F. Kennedy eta Newark aireportuetan besteak beste, hegaldiak bertan behera utzi dituzte behin-behinean, eta kontrol-dorreak eta pista guztiak ikuskatzen ibili dira, lurrikarrak kalterik eragin ote duen ikusteko. Dagoeneko, normaltasunera itzuli dira.

Virginian izan du epizentroa lurrikarak, eta Ipar Karolinan ere igarri dute. Gainera, Etxe Zuriak azaldu duenez, Martha's Vineyard-en (Massachusetts) ere sentitu dute; hain zuzen, han dago oporretan Barack Obama presidentea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea