Mundua -

1970. urtetik

Gizon bat ikertzen ari dira alabak 40 urtez giltzapetzeagatik

Austriarrak 85 urte ditu eta dirudienez, bere bi alaba jipoitu zituen eta hauek sexu-abusuak jasan zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako polizia gizon bat ikertzen ari da bere bi alaba 40 urtez giltzapetuta eduki zituela uste dutelako. Emakumeak jipoitu zituela eta hauek sexu-harremanak jasan zituztela uste du poliziak.

Austriarrak 85 urte ditu eta Braunau hiritik hurbil bizi da. Poliziaren esanetan, gizonak bi emakumeak sukalde txiki batean giltzaperatu zituen 1970tik pasaden maiatzararte.

"Hilko zituela esaten zien eta armekin mehatxatzen zituen", esan du Austriako Poliziak. Gainera "ezin zuten gizartearekin inolako kontakturik izan".

53 eta 45 urte dituzten bi emakumeek ihes egin zuten aitak nagusia bortxatzen saiatu zuenean. Emakumeak defendatu ziren eta gizona bi egun geroago lurrean aurkitu zuten.

Poliziaren komunikatuak ez du adierazten gizonaren kokalekua. Hala ere, Austriako komunikabideek zahar-etxe bateko ospitale batean dagoela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea