Mundua -

Analisia

Txina jokoz kanpo geratu da Libian

Pekinek Gadafi babestu du uneoro eta zaildu egin ditu koronela indargabetzeko balio zezaketen nazio batuen erabakiak. Hori ez dute berehala ahaztuko matxinoek.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako matxinoei lagundu dieten gobernuak garaipenari errenta ateratzeko prestatzen ari dira.

Mustafa Abdel Jalil, trantsizio batzorde nazionaleko presidenteak argi eta garbi hitz egin du: “Berreraikuntzarako kontratuak hitzartzean, lagundu diguten herrietako enpresak lehenetsiko ditugu”. Horregatik dago Txina haserre, Gadafiren aroko Libiarekin zeukan egoera pribilegiatua gal dezakeelako.

Gadafiren Libian, Txina zen, Italiaren atzetik, herri harekin interes ekonomikorik handienak zeuzkana. Libiaren petrolio-esportazioetatik %11 Txinara joaten ziren, eta 200.000 langile txinatar ari izan dira lanean Libian, gerraren lehen egunetan herri hartatik atereak.

Pekinek Gadafi babestu du uneoro eta zaildu egin ditu koronela indargabetzeko balio zezaketen nazio batuen erabakiak. Hori ez dute berehala ahaztuko matxinoek.

Harrigarriena da ez dela aldaketa handirik izango Libiaren eta munduko herrien arteko merkataritza harremanetan.

Gerra aurretik, Italia, Frantzia, Txina, Alemania, Espainia, Britainia handia eta estatu batuak ziren Gadafiri petrolio gehien erosten ziotenak. eta horiek berak izango dira, behar bada Txina salbu, matxinoei petrolioa erosiko diotenak. hauek ekoizpena berriro indarrean jartzen hasten direnean, jakina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea