Mundua -
Afganistaneko mugan
Gutxienez 45 pertsona hil dira talibanek Pakistanen egindako erasoan
200 taliban inguruk Afganistango Kunar eta Nuristan probintzien arteko muga gainditu dutenean jazo da borrokaldia.
Erredakzioa
Pakistanen eta Afganistanen arteko mugan eraso armatu bat izan da eta 25 polizia pakistandar eta 20 matxino hil dira larunbat honetan. Muga menditsu hori bi herrialdeetako talibanen gotorleku bihurtu da.
Borroka 200 eta 300 taliban artean Kunar eta Nuristan probintzietatik atera eta muga gurutzatu ondoren hasi da. Asmoa, Pakistaneko segurtasun indarrek zaindutako zazpi muga-postu erasotzea zen, Chitral barrutian, egunsentia baino lehen.
Testuaren arabera, Pakistaneko segurtasun indarrak tiroka hasi dira milizianoen kontra horien erasoaz ohartu direnean, baina ezin izan dute talbinak bi postu hartzea saihestu.
Poliziaren tokiko iturriek Eferi esandakoaren arabera, borroka gogorrak izaten ari dira eta horien iraupena luzatzeko aukera ez dute baztertu.