Mundua -

Veracruz

Bi atxilotu terrorismoa egotzita, Twitterren anabasa eragin ostean

Veracruzeko hainbat ikastetxetan bonbak zeudela zabaldu zuten eta horrezkero errepideak eta komunikazioak blokeatuta geratu ziren. Bi gizon atxilotu dituzte terrorismo delitua egitea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sarearen bi erabiltzaile atxilotu dituzte Mexikon terrorismo delituak egin dituztelakoan, Veracruzeko zenbait ikastetxetan izua eragin ostean, bonba abisu faltsuak zabalduz.

Biok zurrumurru bat zabaldu zuten Twitterren aurreko ostegunean #verfolow y #Veracruz 'hashtag'-ak erabiliz, Veracruzeko bizilagunengan ikara eraginda. Herriko eskola batzuetan bonbak zeudela plazaratu zuten mezuen bidez.

Arriskua zegoela jakin bezain laster, eskola horietako umeen gurasoek euren seme-alaben bila abiatu ziren; hori dela eta, hirigunean trafikoa blokeatu zen eta eskolak hustu zituzten.

Gainera, trafikoaz aparte, telefono bidezko komunikazioek ere etenaldia izan zuten, eta horrek ikara areagotu zuen.

Armadak eta Poliziak arriskurik ez zegoela egiaztatu ondoren, alkateak mezu bat zabaldu zuen, Twitter bidez, zabaldutako bonba abisuak faltsuak zirela abisatuz.

Ostegun arratsaldean, Reynaldo Escobar Perez Estatuko Justizia Prokuradoreak esan zuen Poliziaren Zibernetika Taldeak identifikatu eta atxilotu zituztela ustez mezu faltsuak zabaldu zituzten bi pertsonak, terrorismo ekintzak egin izana egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea