Mundua -

Koronabirusa

Johnsonen aholkulari baten joan-etorriak, eta Bolsonaro manifestazio jendetsu batean

Dominic Cummingsek 400 kilometroko bidaia egin du Ingalaterran, kutsatutako pertsona batekin kontaktua izan ostean. Brasilgo Bolsonaro presidentea, berriz, bere aldeko manifestazio batean izan da.

Gizon bat Cummingsen etxearen aurrean protestan, Ingalaterran. Argazkia: Efe.
Gizon bat Cummingsen etxearen aurrean protestan, Ingalaterran
Gizon bat Cummingsen etxearen aurrean protestan, Ingalaterran. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Dominic Cummings bere aholkulariaren alde egin du berriro, Durhamera, Lodrestik 400 kilometrora, bidaia pertsonala egin eta derrigorrezko berrogeialdia urratu zuela jakin ostean. Cummings berrogeialdian zegoen kutsatutako pertsona batekin kontaktuan izan ostean. Johnsonen alderdiko kideek ere aholkulariaren dimisioa eskatu dute.

Johnsonen ustez, Cummingsek “ez zuen beste aukerarik” eta semea senide batzuekin uzteko egin zuen bidaia, “koronabirusaren ondorioz, bera eta emaztea semea zaintzeko gai ez zirela izango ikusita”. Emazteak positibo eman zuen koronabirusa atzemateko proban, eta Cummingsek sintomak zituen bidaia egin zuenean. “Erantzukizunez jokatu zuen, legez eta zuzen”, esan du Johnsonek prentsaurreko batean.

Pintaketa, Cummings bizi den kaleko errepidean. Argazkia: EFE

Pintaketa, Cummings bizi den kaleko errepidean. Argazkia: EFE

Laboristen oposizioak gertatutakoa lehenbailehen ikertzeko eskatu du, eta kontserbadoreen artean ere diputatu batzuek Cummingsek egindakoa publikoki kritikatu dute.

Erresuma Batuan 118 hildako gehiago zenbatu dituzte azken orduetan, eta dagoeneko 36.793 dira pandemia hasi zenetik COVID-19agatik hildakoak.

Dominic Cummings. Argazkia: EFE

Dominic Cummings, Johnsonen aholkulari nagusia, etxera bidean. Argazkia: EFE

Bolsonarok pandemia ukatzen duten teoriekin jarraitzen du

Bestalde, eta munduko beste aldean, Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen ehunka jarraitzaile Gobernuko jauregiaren inguruan bildu dira presidenteari babesa agertzeko. Bolsonaro haiengana joan da, eta jarraitzaileen artean sartu da, gaixotasunaren aurkako babesik gabe. Brasilen 22.000 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Agintari ultraeskuindarra Brasilia airetik ikusi ostean batu da bere jarraitzaileekin, airetik ibilgailu pila bat zegoela ikusi baitu Gobernuaren egoitzaren inguruan.

Brasil munduan koronabirus kasu gehien duen bigarren herrialdea da AEBren atzetik: 347.000 kutsatu baino gehiago daude eta 22.000 pertsonatik gora hil dira jada bertan.

Jair Bolsonaro. Argazkia: EFE

Bolsonaro manifestarien artean, maskararik gabe. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Brasil Ingalaterra albisteak Boris Johnson Koronabirusa