Mundua -
Terrorismo islamiarra
AEBek Al Kaidako 'bigarren burua'ren heriotza iragarri dute
Abd al Rahman erakundeko 'bigarren burua' zen maiatzaren 1ean Bin Lader Al Kaidako liderra hil zutenetik.
Erredakzioa
Atiyah Abd al Arman ustez Al Kaidako 'bigarren burua' zena Pakistanen hil zen, abuztuaren 22an, AEBetako goi-mailako funtzionario anonimo batek Efe albiste agentziari konfirmatutakoaren arabera.
Abd al Rahman erakundeko 'bigarren burua' zen maiatzaren 1ean Bin Laden Al Kaidako liderra hil zutenetik. Ordutik, Ayman Zawahiri da taldeko liderra.
Iturriak ez du heriotzaren inguruko xehetasunik eman baina Waziristanen gertatu zela zehaztu du, Pakistaneko ipar-mendebaldean.
"Atiyahren heriotza galera handia da Al Kaidarentzat, Al Zawahirik bere babesa bilatzen zuelako sarea gidatu eta antolatzeko, batez ere, Bin Ladenen heriotzaren ondoren", azaldu du goi-mailako funtzionarioak.