Mundua -

Iruzkina

Gadafik ez du amore ematen

Burua galduta dabil edo oraindik kontraerasoa egiteko aukera duela uste du, izan ere, Gadafik negoziazioa eskatzen jarraitzen du.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar El Gadafik ez du amore ematen. Burua erabat galdu du ala benetan uste du kontraerasorako aukera duela. Errebeldeek Tripoli mendean hartu duten arren, eta oraindik gadafisten eskuetan dagoen Sirte hiri aldera doazen arren, Gadafik berriz ere negoziazioa eskatu du. Associated Press albiste agentziara deituz egin du eskaria. Errebeldeek erantzun diote negoziaziorako garaia aspaldi amaitu zela eta orain Gadafik errenditu egin behar duela.

Egia dena da errebeldeek Gadafi atzematen ez duten bitartean ezingo dutela garaipena ospatu. Libian gertatzen ari denak antza handia du Saddam Husseinek Irak galdu ondoren sortu zen egoerarekin. Irakeko diktadoreak zortzi hilabete eman zituen ezkutuan atxilotu aurretik eta horrek bere jarraitzaileen itxaropena piztu zuen. Gadafik badaki, gainera, erresistentziari eusten dion bitartean, NATOri lanak zailduko dizkiola. Izan ere, NATOren bonbardaketak erabakigarriak izan dira errebeldeen garaipenarentzat.

Baina NATOk Libian egin duen misioa gogoz kontrakoa izan da: herrialde gutxik parte hartu du eta gogo gutxirekin. Gadafik itxaropena zuen NATOk akatsa egin eta bonbardaketa batean zibil ugari hilko zituela. Ez da hori gertatu, baina badirudi Gadafik hori oraindik gerta litekeela uste duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea