Mundua -
Urakana Ipar Amerikan
Garraio zerbitzua berriz abian New Yorken, 'Irene' urakanaren ostean
Urakanak indarra galdu du eta ekaitz tropikalaren mailara jaitsi dute. New Yorkeko biztaleak uholdeen beldur dira orain, urak maila arriskutsuetara igo baitira.
Erredakzioa
Hori horrela, gaur garraio zerbitzuak abian jarriko dituzte berriz, ostiralean bertan behera utzi behar izan baitzituzten urakanari aurre egiteko.
Metro zerbitzua 06:00etan (eguerdia Euskadin) jarriko dute martxan, baina trenen joan-etorriak ohi baino gutxiago izan dira. Beraz, jende pilaketak egon daitezkeela ohartarazi dute.
Nolanahi ere, Metro North eta Long Island Rail Road geltokietan oraindik ere etenda egongo da zerbitzua, kalteak konpondu arte.
Ordu berean New Yorkeko aireportu nagusiak (John Fitzgerald Kennedy -JFK-, Newark eta La Guardia) ere irekiko dituzte.
Espainian, Iberiak ere berriz abiatuko ditu New Yorkerako eta Bostonerako hegaldian, konpainiako bozeramaile batek baieztatu duenez.
Hain zuzen ere, hiru hegaldi abiatuko dira Barajasetik New Yorkeko JFKra (13:50ean, 16:50ean eta 19:15ean) eta bat Madriletik Bostonera, 13:50ean.