Mundua -
Erasoa
28 pertsona hil dira Bagdadeko meskita batean izandako atentatu batean
Suizida batek lehergaiz osatutako gerriko bat leherrarazi zuen bart Umm al Qura meskitan. Fundazio baten egoitza ere bada.
Erredakzioa
28 pertsona hil eta 37 zauritu dira bart Umm al Qura meskitan, Bagdad mendebaldean, izandako atentatu suizida batean, Irakeko Barne Arazoetako Ministerioko arduradunak jakitera eman duenez.Iturri beraren hitzetan, hildakoen artean Jalid Fahdaui herrialde honetako Parlamentuko diputatua dago.
Suizida batek aldean zeraman lehergai gerrikoa leherrarazi zuen bart Umm al Qura meskitan. Eraikin hori sunien fundazio baten egoitza ere bada, eta horren presidentea, Ahmed Abdul Gafur Samarrai, onik atera zen erasotik.
Iturri ofizialen arabera, talde armatu batek Salbazio Kontseiluko kideek eta segurtasun indarrek elkarrekin jarritako kontrolgune bati eraso diote Baquba hiriaren iparraldean, Diyala eskualdean, hiriburuaren ipar-mendebaldean.
Erasoan, iturri horien esanetan, bi polizia eta Salbazio Kontseiluko kide bat hil dira.