Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Hirugarren graduko hilketa egotzi diote George Floyd ito zuen poliziari

Agentea ostiral honetan atxilotu dute, eta arduragabekeriazko homizidioa ere leporatu diote.

Hainbat protesta izan dira AEBn azken egunotan. Argazkia: EFE.
Hainbat protesta izan dira AEBn azken egunotan
George Floyd afroamerikarraren heriotzan nahastutako polizia-agentea atxilotu dute

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derek Chauvin polizia-agenteari hirugarren graduko hilketa eta arduragabekeriazko homizidioa egotzi diote ostiral honetan, George Floyd afroamerikarraren heriotzarekin lotuta, Hennepingo konderriko fiskalak jakinarazi duenez. Floyd astelehenean hil zen, Minneapolisen, Minnesotan, Ameriketako Estatu Batuetan.

Karguen berri ostiral honetan eman dute, Chauvin atxilotu eta berehala. Agentea herritar batzuek grabatutako bideo batean agertzen da. Irudietan, ikusten zaio belauna biktimaren lepoaren gainean duela, presioa egiten. Biktimak ezin zuen arnas hartu, bideoan baieztatzen denez.

Testuinguru honetan, Derek Chauvin agentea atxilotu dute. Floyden heriotzaren ondorioz, hainbat eta hainbat protesta izan dira herrialdean.

Toki-hedabideen arabera, Minnesotako Segurtasun Publikoko mandatari John Harringtonek iragarri du Floyden heriotzarekin ustez izandako loturagatik atxilotu egin dutela Chauvin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Trump gaur Polizia indarkeriari buruzko albisteak