Mundua -

Istiluak Sirian

16 pertsona hil dira Siriako protestetan izandako errepresioan

"Herriak erregimena amaitzea nahi du" esan du jendetzak, besteak beste, eta lehenago heriotza iraina baino izena jarri diote ostiral honi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 pertsona hil dira gaur Siriako segurtasun indarren eta "shabihen" (indar irregularrak) eskuetan, Bachar al Asad Siriako presidentearen kontra egindako protestetan izandako errepresioan.

Hozam Ibrahim Tokiko Koordinazioko bozeramaileak jakitera eman duenez, biktimak Homsen (erdigunea), Deir al Zur-en (ipar-ekialdea), Rif Damasco, Hamuriya eta Arbinen (hiriburuaren ondoan) izan dira.

Ibrahimek azaldu duenez, Rif Damasco probintziako protestak bereziki jendetsuak izaten ari dira, eta tiro-sortak entzuten ari dira Deir al Zuren eta Homsen ere.

Hango lekuko batek, Yusefek, azaldu duenez, segurtasun indarrek tiroka sakabanatu zuten manifestazio bat Rastango hirian, Homseko (erdigunea) probintzian.

"Manifestatzera itzuliko gara arratsaldeko otoitzaren ondoren" esan du Yusefek. "Herriak erregimena amaitzea nahi du" esan du jendetzak protestetan, eta lehenago heriotza iraina baino izena jarri diote ostiral honi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea