Mundua -
Polemika
Wikileaksek ezkutuko 251.287 agiri isuri ditu presioa izan arren
El Pais, The Guardian, The New York Times, Le Monde eta Der Spiegel egunkariek azken filtrazio hau gaitzetsi dute, "beharrezkoa ez den datu baseen argitaratze bat delako".
Erredakzioa
"Diplomatiko estatubatuarren 251.287 agiri bilaketan hitz gakoa erabiliz" da Wikileaksek bere Twitterrean publikatu duen mezua, Obamaren Gobernuko presioa izan arren, informazio gehiago ezagutzera ez emateko. Gainera, Wikileaksek telegrama horiek dauden webgunea ere jarri du mezuan.
Filtrazioa gaitzesten dute
El Pais, The Guardian, The New York Times, Le Monde eta Der Spiegel egunkariek azken filtrazio hau gaitzetsi dute, "beharrezkoa ez den datu baseen argitaratze bat delako".
Azken asteotan, Wikileaksek ezkutuko agiri asko isuri ditu berriemaileen izena kendu gabe, aurreko kasuetan egunkariek egin zuten moduan. Egunkarientzako, ekintza horrek Etxe Zuriko eta Pentagonoko isilmandatariak "arriskuan jarri ditzake".
Bost egunkariek elkarrekin egindako komunikatu batean esan duten arabera, Wikileaksek agiriak editatu gabe argitaratzeko erabakia atsekabetu dute eta arduraduna Julian Assange da. "Argitaratzeko erabakiaren arduraduna Assange da bakarrik eta bera da horretaz arduratu behar dena", adierazi dute.