Mundua -
Hipoteka-krisia
AEBek 17 bankuen aurkako salaketa jarri dute, zabor bonuak direla eta
Arrisku altuko hipotekek eragindako galerengatik kalte-ordainak jasotzea nahi du Etxebizitzaren Finantza-Agentzia Federalak. Salatutako bankuen artean Bank of America, Citigroup eta Barclays daude.
Erredakzioa
AEBetako Etxebizitzaren Finantza-Agentzia Federalak 17 banku handien eta finantza-erakundeen aurkako salaketak aurkeztu ditu, arrisku altuko hipotekek eragindako galerengatik kalte-ordainak eskatzeko asmoz.
Salatutako bankuen artean Bank of America, Citigroup, Barclays eta Nomura daude. Hauei arrisku altuko hipotekek lagundutako aktiboak saltzea egotzi diete. Salmenta hauen eraginez, 2008. urtean piztu zen finantza-krisian milioi euro askoko galerak izan ziren.
Etxebizitzaren Finantza-Agentzia Federalak azaldu duenez, finantza-erakunde hauek 189.000 milioi dolarreko hipoteka toxikoak saldu zituzten. Gobernuak ondoren nazionalizatu zituen Fannie Mae eta Freddie Mac erakundeei saldutako titulu hauek "informazio ekonomikoa faltsua zuten". Agentzia honek azpimarratu duenez, "informazio horiek balio handiegia eman zioten mailegua ordaindu behar zutenen gaitasunari".
Dokumentuaren arabera, Bank of Americak aktibo iruzurti hauen 6.000 milioi dolar saldu zituen; Merril Lynch & Co konpainiak, 24.800 milioi dolar; eta Citigroupek, berriz, 3.500 milioi dolar.
Joan den uztailean AEBetako Gobernuko agentzia honek UBS Suitzako bakuaren kontrako helegitea aurkeztu zuen, 900.000 milioi dolarreko galerengatik.