Mundua -

Iruzkina

Turkiak harremanak hautsi ditu Israelekin

Bi herrialdeak aliatuak ziren, baina harremanak okertzen hasi ziren Tel Avivek Gaza inbaditu zuenean.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi urterarte adiskideak ziren Turkiaren eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa. Erdoganek, Turkiako lehen ministroak, emandako hitza bete du eta bere horretan uztea erabaki du Tel Avivekin zituen harreman diplomatikoak, bertan zuen enbaxadorea ere erretiratuta.

Arrazoia: Israelek ez diola oraindik barkamenik eskatu 2010eko maiatzean Gazara laguntza zeramatela Turkiako ontzien flotilla baten kontra egindako erasoarengatik. Eraso hartan 9 turkiar hil zituzten.

Israelen eta Turkiaren arteko harremanak oso onak ziren 2008 arte. Turkia zen herrialde musulmanen artean Israelek zuen ia aliatu bakarra. Mekataritza trukeak garrantzitsuak ziren eta Turkiak Israelgo hegazkin militarrei Turkiako aire eremuan maniobrak egiten ere uzten zien. Baina Gazako pasabidera Israelek 2008ko abenduan egindako erasoak gauzak aldatu zituen.

Erdoganek gogor salatu zuen gertatutakoa eta Israelekin ordurarte zituen harremanak murrizten hasi zen. Flotillaren kontra egindako erasoa izan zen berriz unerik erabakigarriena.

Bere burua mundu musulman guztiaren buruzagitzat har dezaten nahi du Erdoganek, eta ondorioz ulertu zuen ezin zuela atzera egin eta barkamena eskatzea exijitu zion Israeli, baina azken horrek ez du inoiz barkamenik eskatu nahi izan.

Eta egoera are gehiago nahastu liteke Erdoganek datorren astean bertan Gaza bisitatzeko asmoari eusten badio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea