Mundua -
Auzitegi Gorenaren parean
Hamar pertsona hil dira New Delhin izandako eztanda batean
Lehergailua maleta baten barruan jarri dute, Auzitegi Gorenaren harrera-leku parean, hiriburuaren erdi-erdian. 45 zauritu daude.
Erredakzioa
Hamar pertsona hil dira eta 45 zauritu New Delhin (Indiako hiriburua), bonba batek Auzitegi Goreneko ate nagusiaren parean eztanda eginda, iturri ofizialek egindako azken balantzearen arabera. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatua.
R.K. Singh Barne ministroak jakitera eman duenez, lehergailua maleta baten barruan jarri dute, Auzitegi Goreneko harrera-lekuaren parean, hiriburuaren erdi-erdian. Parlamentua eta lehen ministroaren egoitza hortik gertu daude, eta egunero ehunka pertsona pasatzen dira bertatik.
"Dirudienez, intentsitate ertaineko lehergailua izan da", esan du U.K. Bansal Barne Ministerioko segurtasun arduradunak. "Ingurua erabat itxi dugu, eta alerta maila gorena jarri dugu Delhin", gaineratu du.