Mundua -
Quettan
Atentatu batek 23 hildako utzi ditu Pakistanen
Gainera, 40 pertsona zauritu dira Quettan (Pakistan), Gobernuaren kontra egindako atentatu bikoitz batean.
Erredakzioa
Poliziaren arabera, erasotzaileetako batek lehergailuz betetako bere ibilgailua Pakistango mugako indarren auto baten kontra bota du. Bitartean, beste erasotzailea Gobernuko guneetan sartu eta tirokatzen hasi da, gorputzari itsatsita zituen lehergailuak aktibatu baino lehen.
Sugarrak hainbat ibilgailu eta gertuko eraikin bat kaltetu ditu. Erreskate taldeak gertakizunak izan diren lekura iritsi ondoren, zaurituak hiriko ospitale zibilera eramaten hasi dira. Lehergailu-teknikariak inguru horretara joan dira, beste lehergailu batzuk bilatzeko.
Erasoa Lines gune zibilean izan da, toki gorritzat hartzen da hori, gobernatzailearen etxea eta mugako indarren basea hor baitaude. Altxorraren bulegoa ere han dago.