Mundua -

Iruzkina

Obamak badaki langabezia dela arazoa

Hastear da jada AEBetako hauteskunde-kanpaina luzea eta horregatik Obamak ekonomia suspertu eta langabeziari aurre egiteko plangintza handi bat iragarri behar du.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak badaki gai ekonomikoak eta bereziki langabezia erabakigarriak izango direla bera presidente berraukeratua izateko. Hastear da jada AEBetako hauteskunde kanpaina luzea horregatik Obamak ekonomia suspertu eta langabeziari aurre egiteko plangintza handi bat iragarri behar du.

Presidente bakar bat ere ez dute berraukeratu aldez aurretik bere agintaldian langabezia murriztu edo egonkortzerik lortu ez badu. Une honetan, AEBetan langabezia % 9tik gorakoa da eta hori oso langabezia-tasa altua da AEBentzat. Reagan langabezia tasa % 7koa zela berraukeratu zuten, baina horretarako 3 puntutan jaistea lortu zuen.

Obamak ordea apenas puntu bakar batean murriztu du Bushen garaitik jasotako langabezia. Erraza da enplegua sortzea ohiko errezeta ekonomikoak erabiliz: Estatuak gehiago gastatu eta horren bidez jendeari lana emanez. Baina Obamak ezin du hori egin, ezin du gehiago gastatu abuztuan errepublikarrei gastu publikoa nabarmen murriztuko zuela hitz eman zielako eta ondorioz Errepublikarrek Ordezkarien Ganberan gastua igotzeko edozein plan bertan behera utziko luketelako, bertan duten gehiengoari esker.

Gauzak honela, Obamak beste norabide batera begiratu behar du orain: klase ertainari zergak murriztu ikusteko ea modu horretan jendea gehiago gastatzera animatzen den eta bide batez horrek ekonomia suspertu eta enplegua sortzen den. Errepublikarrek zergak murriztea dakarren edozein ekimen begi onez ikusten dute, beraz, printzipioz ez lukete eragozpenik jarri behar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea