Mundua -
Tanzania
Gutxienez 192 hildako, Zanzibarren gertutako hondoratze batean
Hasiera batean 610 bidairi zihoazela uste zuten, hori baitzen bidairien zerrendan agertzen zena, baina Gobernuaren datuen arabera, 711 ziren, gutxienez.
Erredakzioa
Gutxienez 192 pertsona hil dira Zanzibarren izandako hondoratze batean, 700 lagun baino gehiagorekin, Yussuf Chunda Tanzaniako artxipielagoko Gobernuaren komunikazio zuzendariak esan duenez.
Chundaren arabera, "orain arte 591 pertsona erreskatatu dituzte", hori dela eta, bidaari kopurua 711 izango litzateke, gutxienez.
"Hasiera batean 610 bidairi zihoazela uste genuen, hori baitzen bidairien zerrendan agertzen zena, baina orain badakigu askoz gehiago zirela", gaineratu du.
Chundak, halaber, esan du erreskate taldeek lanean jarraitzen dutela istripua izan den inguruan. Ezbeharra ostiraleko 23:30ak aldera (GMT) gertatu zen.
Itsasontziak, MV Spice Islanders-ek, Unguja eta Pemba irla arteko bidea egiten du, Zanzibarreko artxipielago tanzaniarreko bi uharte nagusiak. 80 kilometro inguruko tartea dago bien artean.