Mundua -

Kenian

Ehun pertsona hil dira Nairobin erregai-tanga baten sutearen ondorioz

Keniako Poliziaren arabera, baliteke sutean pertsona gehiago hil izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsona inguru hil dira Nairobiko industrialde bateko erregai-tanga batean piztutako sutean, Keniako Daily Nation egunkariak jakinarazi duenez.

Larrialdi zerbitzuak goizean deitu dituzte sute handi bat piztu dela Nairobiko industrialde batetik gertu dagoen Sinai auzoan jakinarazteko.

Zenbait anbulantziek biktimak ospitaletara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea