Mundua -

Azken ordua

Pertsona bat hil da Frantziako zentro nuklear batean izandako eztandan

Pertsona bat hil da Marcouleko industriagunean (Frantziako hego-ekialdean) labe batek eztanda eginda. Lau zauritu daude, horietako bat larri.

Marcouleko zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Marcouleko zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Ez da isuri erradioaktiborik egon Frantziako zentro nuklearraren istripuan

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da Marcouleko (Frantziako hego-ekialdea) industriaguneko labe batek eztanda eginda, Frantziako komunikabideek zabaldu dutenez. Oraindik ez dituzte leherketaren nondik norakoak argitu. Enpresako agintariek erradiaktibitate-ihesa izateko arriskua baztertu dute. Zentro nuklearra Kataluniatik 300 kilometrora dago, Avignonetik eta Nizatik gertu. Lau zauritu daude, horietako bat larri.

Le Figaro egunkariak jakitera eman duenez, ezbeharra hondakin erradioaktiboen biltegi batean izan da. Gertakizuna 11:45ean izan da, hondakin erradioaktiboen solairuan, eta “ez du inolako erradiaktibitate-ihesik sortu”, Midi Libre Frantziako egunkariak adierazi duenez.

Industriagunea Rodano ibaiaren ondoan dago, Orange hiritik gertu, Gard departamentuan ( Nîmes du hiriburu).

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua, etengabeko kontaktuan Frantziarekin

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua "etengabeko kontaktuan" dago Frantziako segurtasun nuklearraren agintaritzarekin, gaur izandako eztandaren ostean. Dirudienez, metala urtzeko intentsitate baxu edo oso baxuko labe batek egin du eztanda. Zentroa 1999tik dago martxan.

Hartutako neurrien artean, Frantziako segurtasun nuklearraren agintaritzak ikuskatzaile talde bat bidali du gertatutakoari buruzko informazioa jasotzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea