Mundua -
Lana sortzeko xedez
Obamak Kongresura bidali du enplegu legea
Horretaz gain, estatubatuar presidenteak legea berehala ezartzeko beharra azpimarratu du eta "horrekin ez jolastea" ohartarazi dio oposizioari
Erredakzioa
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak 447.000 milioi dolare kostatu den lana sortzeko plana bidali du Kongresura eta legea berehala ezartzea premiazkoa dela azpimarratu du.
"Plan honek jendea lan egiten jarriko du", adierazi du presidenteak Etxe Zuriko La Rosaledatik emandako 11 minutuko hitzaldian. Horretaz gain, "horrekin ez jolastea" ohartarazi dio Obamak oposizioari.
"Hamalau hilabete falta dira hurrengo hauteskundeak ospatu arte eta langabezian dauden milioika lagunek ezin dute hainbeste itxaron", esan du. Ia azken zortzi urteetako atzeraldi txarrenaren ostean, langabezia % 9aren gainetik dago Estatu Batuetan eta horien % 43a sei hilabete baino gehiago daramatza lanik egin gabe.