Mundua -
Somaliako piratak
Senarra hil eta emaztea bahitu dute Keniako luxuzko hotel batean
Keniako ejertzitoa Erresuma Batuko emakume baten bila ari da Kenian bahitua izan ostean. Erasotzaileek tiro egin zioten senarrari. Bikotea Somaliako mugatik gertu dagoen hotel batean zeuden.
Erredakzioa
Ustez Somaliako piratek Erresuma Batuko turista bat bahitu dute Keniako Kiwayu Safari luxuzko hotelean, Somaliako mugatik gertu. Senarrari tiro egin zioten.
Erasotzaileek tiro bat eman zioten 58 urteko gizonari, eta emakumea bahitu zuten. Elmundo.es egunkari digitalaren arabera, piratak heldu ziren ontzi berean eraman zuten emakumea.
Keniako ejertzitoa 56 urteko emakumearen bila ari da herri bien arteko muga inguruan; izan ere, baliteke Somaliako talde baten batek hilketa eta bahiketaren atzean izatea. Ezbeharrak Erresuma Batuko iritzi publikoa astindu du.