Mundua -
Irailaren 22an
Palestina estatu bezala onartzea eskatuko dio Abbasek NBEri
Mahmud Abbasek Palestina estatu independente eta Nazio Batuen Erakundeko kide izateko eskatuko du datorren irailaren 22an.
Erredakzioa
Mahmud Abbasek Palestina estatu independente eta Nazio Batuen Erakundeko kide izateko eskatuko dio Segurtasun Kontseiluari datorren irailaren 22an, Palestinako agintariek jakitera eman dutenez.
Eskaera agiria prest dago dagoeneko, eta Abbasek datorren asteko ostegunean New Yorken egingo den bileran emango dio NBEko idazkari nagusiari, Riyad Al Maliki Palestinar Aginte Nazionaleko (PAN) Kanpo ministroak jakinarazi duenez.
Biharamunean, hilaren 23an, Nazio Batuetan hitzaldia eman baino egun bat lehenago egingo du eskaria. Hitzaldi horretan, Palestina estatu independente bezala aitortzeko ez ezik, 1967ko mugak onartzeko ere eskatuko du Abbasek.
Litekeena da Segurtasun Kontseiluak eskaerari uko egitea. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuek beto eskubidea dute eta proposamenaren kontra egingo dutela adierazi dute, Palestina estatu bezala onartzeko lehenengo Israelekin bake prozesua egon behar dela uste baitute.