Mundua -
Itsaslapurrak
Espainiako marinelak dituen ontzi bat bahitu dute Togoko kostaldean
Ontzia Togo kostaldetik 60 bat miliara bahitu dute piratek. Espainiak Ghanan duen Enbaxadak auziaren kudeaketen ardura hartu du.
Erredakzioa
Itsaslapurrek ontzi bat bahitu dute gaur Togoko kostaldetik 60 bat miliara. Itsasontzian Espainiako zenbait marinelek lan egiten dute, bost inguruk, Atzerri Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.
Ontzian 20 bat lagun ziren, horien artean "bost espainiarrek osatutako talde txiki bat, ez gehiago". Espainiak Ghanan duen Enbaxadak auziaren kudeaketen ardura hartu du.
Beningo kostaldean, Gineako golkoan, Txipreko bandera zuen petrolio-ontzi bat bahitu dutela jakinarazi du Nazioarteko Itsas-bulegoak (IMB) arratsaldean. Ontziak 23 lagun zeramatzan.
Cyrus Mody IMBko zuzendariak azaldu duenez, itsaslapurrek Txipreko ontziari eraso egin diote Cotonouko portutik 62 miliara. Piratek Txipreko petrolio-ontzia nora eraman nahi duten ez dakitela erantsi du IMBk.