Mundua -
Elkarrizketa, telebistan
Strauss-Kahn telebistan agertuko da igandean
Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiak lehendabizikoz hitz egingo du jendaurrean, Frantziara itzuli ostean. Frantziako telebista kate batean egingo du, audientzia handieneko albistegian.
Erredakzioa
TF1 telebista kateak jasoko ditu Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzaile ohiak hedabideetan egingo dituen lehen hitzak. Horretarako 20:00etako albistegi lokala erabiliko dute; “gonbidatu berezi” bezala iragarri dute Strauss-Kahn.
Agerraldiaren egunaren eta formatuaren inguruan espekulazio ugari izan dira. New Yorkeko epaile batek aske utzi zuen Strauss-Kahn abuztuaren bukaeran; sexu eraso eta bortxaketa saiakera leporatu zioten, New Yorkeko hotel bateko langile batek salaketa aurkeztu ostean.