Mundua -

Britainiarra izan liteke

Ikusmina, 5 urte Alemaniako baso batean egon den nerabe baten inguruan

Basoan aitarekin batera bizi zen. Aita hil egin zen eta nerabeak berak ehortzi zuen. Gaztearen arabera, bere izena Ray da; ingelesa erraz erabiltzen du eta Alemanez hitz bakar batzuk dakizki.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko agintariak Alemaniako Poliziarekin elkarlanean ari dira, bost urtez Alemaniako baso batean bizi izan den nerabea nor den argitzeko. Nerabeak ez du bere jatorria zein den gogoratzen, Londreseko Kanpo Arazoetako ministerioaren arabera.

Nerabea Berlinen aurkitu zuten, irailaren 5ean, eta 17 eta 18 urte artean izan ditzake. Bere hitzetan, duela bost urte ama hil zenetik aitarekin bizi izan da basoan, baina ez du bere familiaren jatorria gogoratzen.

Interpol nazioarteko Poliziak gaztea desagertutako herritar britainiarren zerrendan agertzen den ala ez aztertzen ari dela baieztatu du.

Nerabeak Ray izena duela esan du, ingelesez ondo hitz egiten du eta alemanes hitz bakar natzuk dakizki, Alemaniako Poliziaren arabera.

Berlinen aurkitu zutenetik, mutikoa harrera zentro batean dago.

Aita ehortzi zuen

Aita hil zenean, nerabeak berak ehortzi zuen eta basotik atera zen. Bi astez ibili ondoren Alemaniako hiriburura iritsi zen, agintariei emandako bertsioaren arabera.

Alemaniako Polizia Erresuma Batuko egintariekin eta Interpolekin lanean ari da gaztea nor den eta bere iragana zein den argitzeko. Horretarako, azken 5 urteetan bizi izan den lekura eta aita ehortzi zuen tokira joango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea