Mundua -

'Buffet legea'

Obamak aberatsenei zergak igotzea eskatuko du 'Buffet legearekin'

Urtean milioi bat dolar baino gehiago irabazten dutenei gutxienez errenta ertainek ordaintzen duten zerga kopuru berbera ordaintzea eskatuko zaie lege honekin.

Barack Obama. Argazkia: EFE
Barack Obama. Argazkia: EFE
Barack Obama. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako presidenteak, Barack Obamak, "Buffet Legea" onartzea eskatuko du astelehen honetan . Urtean milioi bat dolar baino gehiago irabazten dutenei (725.000 euro) gutxienez errenta ertainek ordaintzen duten zerga kopuru berbera ordaintzea eskatuko zaie, Etxe Zuriko komunikazio zuzendariak, Dan Pfeifferrek ziurtatu duenez.

Demokratak eta errepublikarrak osatzen duten Kongresuko batzar berezira bidailiko dute neurri hau, defizita gutxitzeko datozen hamar urteetan 3 bilioi dolar (2,1 bilioi euro) aurrezteko asmoarekin. "Gutxieneko zerga berezi" hau Warren Buffer aberatsak proposatu zuen, Estatu Batuetako aberatsei ahalegin handiago bat eskatuz. Izan ere, diru sarrera txikiak dituztenek baino zerga gutxiago ordaintzen dute batzuetan aberatsenek. Gehien dutenei % 15 inguru kentzen diete, eta maila ertain eta txikikoei berriz, % 10 eta 35 bitartean.

Etxe Zuriko lorategian aholku moduan eskatuko du "Buffet Legea" Obamak astelehen honetan 10.30tan (19.30 gurean), nahiz eta onartzea premiazkoa den defizita gutxitzeko epeak betetzeko.

Obamak oraingoz ez du zergen handitze honen inguruan datu askorik eman, nahiz eta aurretik "Buffet Lege" honen gutxiengoak zehaztu zituen. "The New York Times" egunkariak dioenez, iturri demokraten esanetan, lege honek soilik estatubatuarren % 3ri eragingo die.

Errepublikarrak dagoeneko aurka azaldu dira.

Defizita gutxitzearen egutegian abenduaren 31a da lehen muga eguna. Ordurako, defizita gutxitzeko neurrietan 1,2 bilioi dolar berretsi behar ditu sei demokrata eta beste sei errepublikarrez osaturiko batzordeak, eta 1,5 bilioi euro aurreztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea