Mundua -

Iruzkina

Beste porrot bat jaso du Merkelek hauteskundeetan

Berlin eskualdeko hauteskundeetan galdu du Merkelen alderdiak, eta dagoeneko zazpigarren porrota da jarraian.

Jesús Torquemada, analista internacional. Foto: EITB
Jesús Torquemada, analista internacional.
Jesús Torquemada, analista internacional. Foto: EITB

Jesús Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkelen alderdiak porrot egin du beste behin eskualdeetako hauteskunde batzuetan. Zazpigarren porrota du jarraian. Oraingoa Berlinen izan da, bertan Klaus Wowereit sozialdemokratak 10 urte daramatza alkate modura eta beste lau urtez jarraituko du.

Berlingo hauteskundeek oso emaitza interesgarriak utzi dituzte. Berdeak indartu egin dira botoen % 17 eskuratuta. Die Linke, sozial-demokratak baino ezkerrerago dagoen alderdia, ere sendotu egin da, botoen % 9 lortuta. Alderdi Liberala, aldiz, Parlamentutik kanpo geratu da eta baieztatu egin da, beraz, garrantzia gutxiko alderdi bihurtzeko joera. Hala ere, une honetan Alderdi Liberala da oraindik sozial-demokraten sozioa Gobernu Federalean.

Gauzak horrela, eskualdez eskualde jasotzen ari den porrotak eragin handia izan dezake Gobernu Federalaren jokabidean. Alemaniar askok ez dute nahi euren herrialdeak Greziaren erreskatean parte hartzea eta, beraz, zigortzen ari dira Gobernuan dauden alderdiak. Horregatik, Angela Merkelek zalantzak ditu Greziaren erreskatearen gaineko gaian erabakiak hartzerako orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea