Mundua -

6,8 gradukoa

Lurrikara batek 50 hildako baino gehiago utzi ditu Indian eta Nepalen

Gainera, ehunka lagun zauritu dira. 6,8 graduko lurrikara honek Himalaia astindu du igande honetan. Euriteen ondorioz, erreskate lanak zailtzen ari dira.

Ritcher eskalan 6,8 graduko lurrikarak Himalaia astindu du. EFE
Ritcher eskalan 6,8 graduko lurrikarak Himalaia astindu du. EFE
Ritcher eskalan 6,8 graduko lurrikarak Himalaia astindu du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 50 lagun hil dira eta beste ehunka zauritu Indian, Nepalen eta Tibeten, igande honetan Himalaia astindu duen Ritcher eskalan 6,8 graduko lurrikara baten ondorioz. Kalte gehien izan dituen zonaldea Indiako Sikkim izan da (Nepal eta Tibet herrialdeen mugetan). D. Anandan udalerriko langile publikoak azaldu duenez, bertan izan da lurrikararen erdigunea eta bertan, 22 lagun hil dira.

Euriteen ondorioz, erreskate lanak zailtzen ari dira. Tokiko komunikabideen arabera, litekeena da biktima kopuruak gora egitea. Lurrikara igande honetan jazo da 18:10ean tokiko orduan (12:40 GMT). Honen eragina Delhin, Calcutan eta Katmandun nabaritu da. Ondoren, lurrikararen bi erreplika izan ziren.

Anandan langile publikoak aitortu duenez, obra-hondakinen azpian oraindik zenbait lagun daude harrapatuta, Sikkim herrialdeko iparraldean, eta erreskate taldeak bertan badira ere, ez dute egoera kontrolpean.

Udalerriko parte bat bakartuta geratu da, lur-jausiak izan direlako eta zubiak hondatuta geratu direlako. Gainera, Indiako gainontzeko udalerriarekin lotzen duen 31-A errepidea ibilgaitz bihurtu da.

Telefonoaren eta argindarraren hornidura bertan behera geratu da eta Sikkimeko eta Gangtokeko herritarrak kale gorrian igaro dute agua.

Azken hilabete honetan lau lurrikara izan dira Indian. Bata Ritcher eskalako 4,2 gradukoa izan zen eta New Delhitik kilometro gutxitara izan zuen erdigunea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea