Mundua -
Analisia
Estatu palestinarraren borroka
Estatu mailako onarpena segurtasun kontseiluak eman dezake soilik. Esan diete jada Israelekin dituzten negoziazioei beste aukera bat emateko, baina Mahmud Abbas prest dago ostiralean eskaera egiteko.
Erredakzioa
Nazio Batuen Erakundean diplomatikoak buru belarri lanean ari dira egunotan. Denbora zen horren lanpetuta ez zebiltzala. Badirudi oraingo honetan palestinarrek Nazio Batuen erakundeari historikoki duen ardura bere gain hartzeko eskaera zorrotza egingo diotela.
Nazio Batuen erakundeak palestina estatu independiente gisa onartu beharko du. Erabakia batzar nagusiaren esku egongo balitz, Nazio Batuen erakundeko kide guztiek ordezkaritza duten erakundearen esku, ez litzateke zalantzarik izango, estatu palestinarra onartu egingo lukete nahikoa gehiengoa egongo litzatekeelako horretarako.
Baina batzar nagusiak palestinari begirale estatusa eman diezaioke soilik, gutxi gora behera Vatikanoak duen estatusa. Estatu mailako onarpena segurtasun kontseiluak eman dezake soilik, eta erakunde horrek hamabost kide ditu.
Segurtasun kontseiluko behin betiko kideek Estatu batuek, Errusia, Txina, Erresuma batua eta Frantziak, beto eskubidea dute. Horietako batek ezezkoa emanez gero eskariak atzera egingo du. Wasingtonek jada aurreratu du, Israelen interesak babesteko asmoz beto eskubidea erabiliko duela. Agindutako hori egiten badu Obamak herrialde arabiarrekiko harremanak hobetzeko saiakera guztiak ahaztu beharko ditu, herrialde arabiarrek ez diotelako inoiz barkatuko.