Mundua -

Atentatua Afganistanen

Afganistaneko Bakerako Goi Kontseiluko presidentea hil dute

Atentatu suizida bat izan omen da lehen informazioen arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistaneko Bakerako Goi Kontseiluko presidentearen, Burhanuddin Rabbaniren etxea erasotu dute Kabulen, poliziako goi kargu batek jakinarazi duenez.

"Burhanuddin Rabbaniren etxearen aurrean leherketa bat egon da" adierazi du Kabuleko poliziaren bozeramaileak.

Burhanuddin Rabbani, Afganistaneko Bakerako Goi Kontseiluko presidentea talibanekin zituzten negoziaketetaz arduratzen zen. Afganistaneko gobernuak sortu zuen kargu hau herrialdeko biolentziari irtenbide politiko bat eman nahiean. Hala ere, orain urte bete sortu zenetik, pauso txikiak eman ditu.

Rabbani Afganistaneko Gobernuko presidentea izan zen, talibanen gobernuaren aurretik. 1996an Kabuletik bota zuten eta Iparreko Aliantzaren buru bilakatu zen.

Obama

Rabbaniren heriotzak ez du lortuko AEBek Afganistani laguntzarik ez ematea, Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan.

Rabbaniren heriotza "tragikoa" dela esan du AEBetako presidenteak eta biktimak Afganistanen zerbitzura lan egiten zuela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea