Mundua -

Analisia

Obamak Palestinaren inguruko betiko hitzaldiarekin jarraitzen du

Negoziazioek aurrera egitea nahi bada, Israeli presio egin behar zaio, eta AEBak eta Europako herrialde gehienek inoiz ez diote Israeli nahikoa presio egin.

Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako atzerri politikan duten alda-ezinezko printzipio horietako batean trabatuta dago, ez atzera ez aurrera. Gertatzen dena gertatzen dela ere AEBak beti Israelen alboan daude eta horrek aurrez beste agintariek izan zituzten kontraesan berberak egitera darama Obama.

Behin eta berriz esan du, bai 2009an Kairon eman zuen hitzaldian eta baita 2010ean Nazio Batuen aurrean emandakoan ere onartzen duela Estatu Palestinar baten beharra. Baina gero Estatu palestinarra aitortzeko eskaera zehatz bat mahai gainean jartzen diotenean, bihar Mahmud Abbasek Segurtasun Kontseiluaren aurrean egingo duen moduan hori ez dela bidea dio, aldez aurretik israeldarrek eta palestinarrek negoziatutako Estatua behar duela izan.

Ezin da ordea beste ezer negoziatu. Palestinarrak eta israeldarrak 1991n hasi ziren negoziatzen eta negoziazio horien bidez ezta modurik izan Israelek palestinarrei itxurazko estatu bat sortzeko adina lurralde itzultzeko. Obama ahaztu egin ahal da duela urtebete, iazko irailaren hasieran, berak bultzatu zuela bake prozesua? Netanyahu eta Abbas elkartu zituen, negoziatzeko 15ean behin bilduko zirela iragarri zuten eta urrian jada dena lehen bezala zegoen, negoziazioak etenda betiko auziarengatik: Israelek lurraldeak itzuli beharrean juduentzat etxebizitzak eraikitzen segitzen zuelako Zisjordanian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea