Mundua -
Georgian
Troy Davis presoa hil dute AEBetan
1991n kondenatu zuten, Poliziako ofizial bat hiltzea leporatuta. Oraindik ez dute krimenaren froga fisikorik aurkitu.
Erredakzioa
Georgiako (AEB) Barkamenen eta Baldintzapeko Askatasunaren Batzordeak Troy Davisi barkamena ematea ukatu zuen eta gaur, asteazkena, exekutatu dute, injekzio hilgarri baten bidez. 1989an Poliziako ofizial bat hil izana egotzi diote, autoritateek jakitera eman dutenez.
Davis (42 urte) 1991n kondenatu zuten, Savannah Mark MacPhail agentea hiltzea leporatuta. Kartzelean pasatu dituen bi hamarkadetan, haren abokatuek apelazio guztiak amaitu dituzte auzitegietan.
Troy Davisek bere erregubabetasuna erakusteko poligrafo froga bat egiteko eskaera egin zuen, baina AEBetako presondegiko autoritateek ukatu egin zioten, abokatuetako batek azaldu duenez.
Epaiketan, Davisen kontra deklaratu zuten bederatzi lekukoetatik zazpik atzera egin zuten euren adierazpenetan. Poliziek Davisen kontrako adierazpenak egitera derrigortu zituztela esan zuten batzuek, eta askok MacPhail agentea beste gizonezko batek hil zuela adierazi zuten. Gainera, ez dute atxilotua krimenarekin lotzen duen froga fisikorik aurkitu.
Ia milioi bat pertsonak Davis exekutatzearen kontrako idatzi bat sinatu dute Interneten, Mark MacPhail hark hil ote zuen zalantzan jartzen duten hipotesiak direla eta.