Mundua -

Borroka kaiola baten barruan

Zortzi urteko bi haurren borrokaldiak izua ekarri du Erresuma Batura

Umeek ez zeramatzaten ez kasko ezta beste inolako babesgarririk ere eta, metalezko ballariainez inguratutako kaiola batean egin zuten borrokan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingalaterrako iparraldean egindako zortzi urteko bi haurren borrokaldiak izua ekarri du Erresuma Batura. Hainbat politikarik, haurtzaroko erakundeek eta medikuek umeen arteko borrokaldia gaitzetsi dute ostegun honetan.

Borrokaldi honen bideoa atzo aurkitu zuten YouTuben baina, badira bi aste bertan zintzilikatu zutela. Borrokaldia irailaren 10ean izan zen Preston herriko klub batean. Bertan 250 heldu zeuden borrokaldia ikusten.

Bi umeek ez zeramaten ez kasko ezta beste inolako babesgarririk ere eta metalezko ballariainez inguratutako kaiola batean borrokatu zuten. Kirolean "cagefighting" bezala ezagutzen da honakoa, hau da, kaiolako borroka.

Poliziak kasua ikertu ondoren esan duenez, borrokaldia ez da legez kanpokoa eta ez zen arriskutsua izan umeentzat. Kirol eta Kultura ministroa Jeremy Huntek "basakeria" dela esan du ikuskizun honen inguruan. Umeek kirol hau egitearen inguruko kezka ere azaldu du Huntek.

NSPCC haurtzaroko babeseko erakundeak "beren seme-alabei mota honetako kiroletan parte hartzen ez uzteko" eskatu die guraso guztiei.

Medikuen Elkarteko bozeramaile batek esan duenez, "boxeoa eta borroka librea bezalako kirolak, umeek indarkeria kontrolatzen ikasteko" bezala hartzen da batzuetan. Nick Hartley umeetako baten aitak BBC kate publikoari esan zionez, bere semeak ez zuen inolako arriskurik jasan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea