Mundua -

Schengen esparrua

Errumaniari eta Bulgariari betoa jarri diete Holandak eta Finlandiak

Bi herrialdeen integrazioa "bi fasetan" egiteko proposamen bat babestu du Espainiak. Gaia berriro eztabaidatuko dute urriko goi-bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBko Ministroen Kontseiluak Errumania eta Bulgaria Schengen esparruan sartzeko akordio bat onartzea eragotzi dute gaur Finlandiak eta Holandak.

Justo Zambrana Segurtasun estatu-idazkariak jakitera eman duenez, bi herrialdeen integrazioa "bi fasetan" egiteko Alemaniak eta Frantziak aurkeztutako proposamena babestu du Espainiak. Aurreneko fasean aireko eta itsasoko mugak zabalduko lituzkete.

Bigarren fasea lurreko mugak zabaltzean datza, data zehatzik "aldez aurretik ezarri gabe".

Europako Batzordearen zerbitzu judizialen ordezkarien ustez, bi fase bereiztearen ideia "ondo onartua" dago eta "bidegarria" da. Dena den, Holandak eta Finlandiak bere onarpena ukatu dute.

Arazoa aurrerago konpondu beharko dute, seguruenik urrian egingo den Europako Bileran, Zambranak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea