Mundua -
Analisia
Estatu arabiarra Palestinan
Nazio Batuen Erakundeak aspaldi onartu zuen Estatu palestinarra. Hori bai, ez zion izendapen zehatz hori eman.
Jesus Torquemada
1947. garren urteko azaroaren 29an Nazio Batuen erakundeko batzar nagusiak 181 erresoluzioa onartu zuen. Garai horretan Palestina Erresuma Batuaren menpe zegoen, 1917. urtean Turkiari kendu ostean. Nazio Batuen ebazpen horrek Palestinako lur eremua bi estatutan zatitzea agintzen zuen, bata judua eta bestea arabiarra.
Estatu judua 1948. urteko maiatzaren 14 ean sortu zen, Israelgo Estatua jaio zenean. Estatu arabiarrak ez zuen aurrera egin. Israel eta herrialde arabiarren arteko guda hasi zen. Hau amaituta Gaza Egiptoren esku geratu zen eta Zisjordania Jordaniaren menpe. 1967. urteko guda ostean Israelek lur horiek hartu eta okupazioa hasi zuen.
Gaur egun israeldarrak ez daude Gazan, erabat itota duten arren. Zisjordanian duten okupazioa areagotu egin dute 300.000 kolono bertara bidalita.
Estatu palestinarraren gaia ez da berria, ez. 122 Estatuk jada onartu dute, eta orain Mamud Abbas presidente palestinarrak Nazio Batuen batzar nagusian kide izateko eskaria egingo du. 63 urteko atzerapenarekin dator eskaria.