Mundua -

Fukushima

Erradioaktibitate handiegia Fukushima gertuko arroz sail batean

Erradioaktibitate maila kiloko 500 becquerelekoa da. Hortaz, Japoniako agintariek lehen aldiz jarri zuten 200eko muga gainditu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arroz bilketa hasi baino lehen egin duten lehen ikerketa batean, Japoniak ezarritako erradioaktibitate maila gainditzen duen arroza aurkitu dute. Ondorioz, Fukushima inguruetan azterketa sakonagoa egin beharko dute bertako nekazaritza ministerioak adierazi duenez.

Nihonmatsu herrian, lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz joan den martxoaren 11an istripu nuklearra gertatu zuen Fukushima-1 erreaktoretik 56 kilometrora dagoen zonan aurkitu duten arrozean, erradioaktibitate maila kiloko 500 becquerelekoa d.

Kutsatutako arroza aurkitu duten lursailetik, gertuko beste 300 zonatan gehituko dituzte orain ikerketak. Izan ere, Japoniak kiloko 200 becquerelioko muga jarri zuen hasieran, eta aurkikuntza honek, maila horiek gainditzen ditu. Ondorioz, azterketa gehiago egitea beharrezkoa da. 500eko maila gaindituz gero, bertako arrozaren salmenta bertan behera utzi beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea