Mundua -

MEDITERRANEO ERDIALDEA

‘Sea Watch 4’ ontziak erreskateak berrabiarazi nahi ditu Mediterraneo erdialdean

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, une honetan ez dabil bilaketa eta erreskate ontzirik Mediterraneo erdialdeko uretan.

'Sea Watch 4' erreskate ontzia. Argazkia: EFE.
'Sea Watch 4' erreskate ontzia. Argazkia: EFE.
'Sea Watch 4' erreskate ontzia. Argazkia: EFE.

RADIO EUSKADI | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan habiatu da Burrianako (Castello) portutik Mugarik Gabeko Medikuak (MGM) Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) parte hartzen duen Sea Watch 4 erreskate ontzia, COVID-19aren ondorioz hartu beharreko neurrietara egokitu ostean. Ontziak Libiatik Europara igarotzen saiatzen ari diren pertsonak erreskatatzen jarraituko du.

Sea Watch 4 itsasontzi humanitarioa larunbat arratsaldean abiatu da Burrianako portutik (Castellon) Libiarantz. Ontzia Mugarik Gabeko Medikuen GKEek eta Sea Watchek pleitatu dute, eta 30 bat lagun atera dira ontzira, tripulazio, erreskate talde eta osasun zerbitzuen artean. Espedizioaren helburu nagusia lauzpabost egunen buruan Libia aurreko nazioarteko uretara iristea da, bertan ez baitabil erreskate ontzirik duela zenbait hilebetetik.

Ekimena 500 erakundek sortu dute, eta Mediterraneo erdialdeko uretan erreskate lanak berriz hastea du helburu, orain arte Europar Batasunak geldiarazita, koronabirusaren pandemia dela eta. Apirilean, Mediterraneoan bilaketa eta erreskate ontziak erretiratzeko eskatu zien Alemaniak bere GKE guztiei. Egun batzuk geroago, Italiak eta Maltak gauza bera egiten zuten, ontziei beren portuak itxiz.

Nahiz eta erakunde humanitarioek ezin izan duten eremu horretan lan egin, Libiatik Europara bidean jarraitu dute migratzaileek. Izan ere, urteko lehen seihilekoan, laukoiztu egin da Mediterraneo itsasoa zeharkatzen saiatu diren pertsonen kopurua.

Pandemiaren beste ondorio bat izan da dagoeneko martxan zeuden hainbat misio geldiarazi egin dituztela. Une honetan, ez dabil bilaketa eta erreskate ontzirik Mediterraneo erdialdean. Munduko pasabiderik hilgarriena da Mediterraneokoa, ekainean soilik, 101 pertsona hil ziren zeharkatu nahian.

MGMek sei urte daramatza erreskate lanetan Mediterraneoan, 50.000 pertsonari baino gehiagori lagundu diete, eta une honetan "Mediterraneo zentralean egongo den eta erreskate ahalmena duen bakarra ontzi hori izango da", gaur egun Italiako portuetan "hainbat arrazoi administratibogatik", lau ontzi daudelako bertan "geldiarazita", Mila Font Valentziako Erkidegoko MGMen delegatuak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Migrazioa Euskal Herria Eguneko albisteak Eguneko albisteak Medikuak Koronabirusa olatu berria Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?