Mundua -
Analisia
Seinale kezkagarriak Sarkozyrentzat
Panorama, kezkagarria da Frantziako presidentearentzat, ezkerrak aurrera egitearekin batera zatiketa izan delako Sarkozyren jarraitzaileen eta zentristen artean.
Jesus Torquemada
Frantzian 1958tik lehendabiziko aldiz ezkerrak gehiengoa eskuratu du Senatuan. Frantzian presidentea aukeratzeko hauteskundeak egiteko 7 hilabete falta direnean atera litekeen ondorioa da hautesleek ezkerrera egin dutela eta horrek esan nahi du Nicolas Sarkozy Frantziako egungo presidenteak ez duela lortuko berraukeratua izatea.
Hala eta guztiz ere, komeni da hainbat zehaztapen egitea. Senatariak ez dira sufragio unibertsalaren bidez aukeratuak izan, ez dute Frantziako herritarrek bozkatzen, hautetsiek baizik, udal, eskualde eta erregio mailako hautetsiek. Une honetan 70 mila hautetsi inguru izan dira botoa eman dutenak Senatuko eserlekuen erdia berritzeko. Eta azken udal eta erregio hauteskundeetan bezala ezkerrak aurrera egin du eta eskuinak aldiz atzera, horrek esan nahi du ezkerreko kargu gehiago daudela orain eta horrek eragina izan zuen senatoreak aukeratzerako orduan.
Panorama, egia esan, kezkagarria da Sarkozyrentzat, ezkerrak aurrera egitearekin batera zatiketa eman delako Sarkozyren jarraitzaileen eta zentristen artean.