Mundua -

COVID-19

1.210 kutsatze gehiago azken 24 orduetan Italian, maiatzetik zifrarik altuena

Beste zazpi lagun hil dira: guztira, 35.437 hil dira pandemia hasi zenetik. Turismoari atea berriro ireki izanak kasu kopuruak biderkatu ditu.

Erromako azoka baten irudietako bat, Italian. Argazkia: EFE
Erromako azoka baten irudietako bat, Italian
Erromako azoka baten irudietako bat, Italian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak igande honetan jakinarazi duenez, 1.210 kutsatu gehiago atzeman dira azken 24 orduetan. Guztira, 259.345 herritarrek eman dute positibo Italian. Gainera, zazpi lagun hil dira azken 24 orduetan eta, horren ondorioz, 35.437 dira herrialdean hildakoak pandemia hasi zenetik.

Ospitaleratzeei dagokienez, 69 daude zaintza intentsiboetan. 205.470 herritarrek gainditu dute gaitza.

Koronabirus kasu kopuruak behera egin du herrialdean uztail erdira arte (orduan 100 kasu inguru atzeman ziren egunero). Ordutik hona, joera aldatu da eta kasu kopuruek gora egiten jarraitzen dute, distantzia soziala gordetzeko herritarren konpromiso falta eta turismoari atea berriro ireki izana tarteko.

Lazion eta Lombardian atzeman dituzte igande honetako kasu gehienak, eta kasuen % 60a lotuta dago Erromako eta Milango nazioarteko aireportura iritsitako pertsonekin, baita Sardiniatik datozenekin, koronabirusaren epizentroetako bat delako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa