Mundua -

Mexikon

Bost buru aurkitu dituzte Acapulco hiriko eskola baten aurrean

Narkotrafikatzaileek soldataren erdia eskatu diete irakasleei horrela amaitu nahi ez badute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost gizonezkoren buruak aurkitu dituzte Acapulco hiriko (Mexiko) ikastetxe baten atarian. Narkotrafikatzaileek soldataren erdia eskatu diete irakasleei horrela amaitu nahi ez badute.

Oraindik ez dute argitu norenak diren, baina irakasleek eta beste funtzionario batzuek jasotako mehatxuei lotuta daudela uste dute Poliziak.

Azken aste hauetan Acapulco-ko irakasleek mezu eta mehatxu zehatzak jaso dituzte: soldataren erdia ematen ez badiete mafiei hil egingo dituzte. Mafia horiek euren indarra erakusteko komandoak bidali dituzte eskoletara eta ikasleen aurrean egin dizkiete mehatxuak irakasleei.

Askori telefono mugikorraren bidez ere egin diete mehatxu. Irakasle asko harrituta azaldu dira mafiak euren telefonoak eta datu pertsonalak zituelako. Mexikon Estatuak ezin die aurre egin narkotrafikoarekin lotutako mafiei. Azken bost urteetan talde hauen jarduerak 50.000 hildako eragin ditu han.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea