Mundua -

Satira argitalpen batean

Biltzarkide batzuek umeak bahitu izana ezeztatu du AEBetako Poliziak

AEBetako Kapitolioko Poliziak The Onion egunkariak ironiaz egindako berri bat ezeztatu du, hainbat biltzarkidek ikasle batzuk bahitu zituztela zioen eta 12 bilioi dolar eskatzen zituztela eurengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Kapitolioko Poliziak The Onion egunkariak ironiaz egindako berri bat ezeztatu du, hark hainbat biltzarkidek ikasle batzuk bahitu zituztela zioen eta 12 bilioi dolar eskatzen zituztela eurengatik.

Gertaera errealei eta faltsuei buruzko satirak egiten dituen The Onion egunkariak hainbat “twit“ egin ditu gaur bahiketa faltsuari buruz, eta jarraitzaileen errefusapena ikusi ahal izan du, berria ez zela dibertigarria adierazi baitute.

Kapitolioko bahiketa faltsua Twitter sare sozialaren titularren artean Bostonen gizonezko bat atxilotzearen albistearekin batera eman zen, azken horrek ustez eraikin horretan (AEBetako Kongresuaren bi ganberen egoitza) atentatua egin nahi zuen, baita Pentagonoan ere.

The Onion egunkariak egindako argitalpenak izandako oihartzuna ikusita, Kapitolioko Poliziak argitalpeneko informazioa ezeztatu zuen, eta eraikinaren egoera erabat normala zela azaldu zuen, ohar baten bidez.

Twiterren egindako iruzkinez gain, The Onionek Facebooken duen kontuan eta bere Interneteko orrialdean ere zabaldu zuen bahiketa faltsua, albiste osoa irakur daiteke eta argazki muntaketa adeigabe bat ikusi ere bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea