Mundua -
Viareggio
Gizon batek bere begiak eskuekin atera ditu mezan zegoenean, Italian
Poliziaren arabera, gizona meza entzuten ari zen eta bat-batean "altxatu da, oihuka hasi da eta bere eskuekin atera ditu begiak". Zauriak ditu, baina arriskutik kanpo dago.
Erredakzioa
Gizon batek bere begiak atera ditu Viareggion, Italiako iparraldean, meza-elizkizun batean zegoela, San Andrea katedralean, Poliziatik jakinarazi dutenez.
Gizona, 46 urtekoa eta Ingalaterran jaioa (nahiz eta urte asko daramatzan Toscanan bizitzen), meza entzuten ari zen eta bat-batean "altxatu da, oihuka hasi da eta bere eskuekin atera ditu begiak".
Poliziaren hitzetan, eta gizonak artatu duten medikuei esan dien arabera, "ahots batek" esan dio "begiak ateratzeko". Horrezkero, Versiliako ospitalera eraman eta bertan ebakuntza egin diote, baina medikuek ezin izan dute ezer egin itsu gera ez zitzan.
Poliziak esan duenez, gizona ospitaleko psikiatria sailean dago orain bruruaren azterketaren zain. Zauriak ditu, baina arriskutik kanpo dago.