Mundua -
Iruzkina
Gizartearen kontzientzia
Wall Street-eko okupek krisiaren jatorria ondo azaldu dute, irtenbideak ere proposatu dituzte, baina gobernuek ez dituzte aintzat hartzen.
Jesus Torquemada
Wall Street Okupatu mugimenduri globalizazioaren kontra duela hamarkada bat bere unerik gorenean zegoen eta gero pixkanaka hustu zen mugimenduari gertatu zitzaion gauza bera ari zaio gertatzen.
Ez dute helburu argirik, ez dakite euren borroka nola eraman nahi duten ere, era askotako jendea elkartzen da, era demokratikoan gauzak egiten saiatzen dira, baina oso zaila da horrek fruituak ematea. Espaniako eta Europako beste hainbat herrialdetan 'suminduen' kasuan izan diren mugimenduetan ere ikusi dugu.
AEBen kasuan are zailagoa da okupa hauentzat euren mezua Wall Streetera heltzea. Mugimendu honek salatzen duena da krisi egoera honetara neurri handi batean Wall Streeten diru-goseagatik iritsi garela.
Hondamendi hau guztia posible izan da globalizazioaren kontrako mugimenduak salatzen zuenagatik: liberalizazio handiagoa dagoelako eta kontrolik apenas kapitalen mugimenduetan.
Zentzu honetan. bai globalizazioaren kontrakoek baita Occupy Wall Street mugimendukoek ere gizartearen kontzientzi modura funtzionatzen dute.
Arazoa zein den argi eta garbi azaltzen dute, irtenbide batzuk ere proposatzen dituzte, baina gobernuek ez dituzte aintzat hartzen, eta horrela gertatzen da gero gertatzen dena.
* Jesus Torquemada nazioarteko aditua